Metodologia-fitxa: Berrikuntzaren inkesta (Kod. 223202)
Fitxa hauek ESMS (Euro SDMX Metadata Structure) egituran oinarrituta daude. Egitura hori
Europako Batzordearen 2023ko otsailaren 17ko gomendioa, Europako Estatistika Sistemarako erreferentziazko metadatuei eta kalitate-txostenei buruzkoa
, zehaztu zuen.
1. Kontaktua
1.1. Kontaktuko erakundea
Eustat-Euskal Estatistika Erakundea Donostia - San Sebastián Kalea, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
1.2. Kontaktuko unitatea
1.3. Kontaktuaren izena
1.4. Kontaktuko pertsonaren eginkizuna
1.5. Kontaktuko posta-helbidea
1.6. Kontaktuko posta elektronikoaren helbidea
1.7. Kontaktuko telefono-zenbakia
1.8. Kontaktuko fax-zenbakia
2. Metadatuen eguneratzea
23/01/2025
2.2. Metadatuen azken hedapena
2.3. Metadatuen azken eguneratzea
23/01/2025
3. Aurkezpen estatistikoa
3.1. Datuen deskribapena
Berrikuntzaren inkesta (aurrerantzean, BI) beste aldagai batzuen artean, honako hauek zenbatzen ditu: enpresa berritzaileen ehunekoa, berrikuntza teknologikorako gastuaren zenbatekoa, horren banaketa jarduera desberdinetan, horren finantzaketa publikoa eta jarduera berritzaileak egiteko lankidetza. BIak berrikuntzari buruzko informazioa eskaintzen du (negozio-produktu edo -prozesu berriak edo nabarmen hobetuak).
Hauek dira BIak ikertutako aldagai nagusiak:
- Establezimenduaren datu orokorrak: Enpresa mota eta datu ekonomikoak: negozio-zifra eta esportazioak.
- Berrikuntzarako eta antzeko gastuetarako jarduerak: barne I+G, kanpo I+D, beste jarduera berritzaile batzuk (lan-kostua, beste gastu arrunt batzuk eta kapital-gastuak), finantzaketa publikoa, lankidetza eta zailtasunak.
- Patenteak eta beste babes-metodo batzuk.
3.2. Sailkapen-sistemak
Jarduera Ekonomikoen Sailkapen Nazionala: JESN-2009.
JESN-2009aren deskribapena
3.3. Estaldura sektoreka
BIak industria-sektorea, eraikuntzaren sektorea eta zerbitzuen sektorea barne hartzen du. Kanpo geratzen dira lehen sektorea, administrazio publikoa, elkartegintza, etxeetako jarduerak eta antolakuntza-jarduerak, eta lurraldeaz kanpoko erakundeak, JESN-2009aren arabera, jarduera nagusia 01.-03., 84., 94., 97., 98. eta 99. taldeetan jasota duten establezimenduak badira.
3.4. Kontzeptu eta definizio estatistikoak
3.5. Estatistika-unitatea
Unitate estatistikoa establezimendu ekonomikoa da.
3.6. Biztanleria estatistikoa
Populazio-eremuak, nagusiki, merkatura orientatutako Euskal AEko establezimendu ekonomikoak hartzen ditu eta, salbuespenez, merkatura orientatuta ez dauden establezimenduen talde bat. Hor industria-sektorea, eraikuntzaren sektorea eta zerbitzuen sektorea sartzen dira.
3.7. Eremu geografikoa
Eremu geografikoak Euskal Autonomia Erkidego (Euskal AE) osoa hartzen du, baita egoitza soziala Euskal AEtik kanpo izan arren, jarduera ekonomikoaren zati bat Euskal Autonomia Erkidegoan egiten duten enpresak ere.
3.8. Denborazko estaldura
BIren lehen datuak 2003. urtekoak dira. BIa 2018. urteaz geroztik egiten da, 2018ko Osloko Eskuliburuaren bertsio berriarekin, eta, horrenbestez, seriea hautsi egin da, metodologia-aldaketa dela eta. Horregatik, 2018. eta 2019. urteetan argitaratutako datuak ezin dira konparatu aurreko urteetan argitaratuekin.
3.9. Oinarri-aldia
Oinarri-aldia 2018. urtea da, orduan metodologia-aldaketa berri bat egin zelako, eta serie historikoa hautsi.
4. Neurketa-unitatea
4.1. Neurketa-unitatea
Aldagai ekonomikoak (jarduera berritzaileetako gastua) eurotan neurtzen dira.
Aldagai kualitatiboak ehunekotan neurtzen dira.
5. Erreferentzia-aldia
5.1. Erreferentzia-aldia
BIan denborazko bi erreferentzia-aldi daude. Aldagai ekonomikoetan, erreferentzia-aldia datuak hartu aurreko urtea da; produktu eta negozio-prozesu berritzaileekin lotutako aldagaietan, berriz, informazioa bildu aurreko hiru urteek dira.
6. Mandatu instituzionala
6.1. Egintza juridikoak eta beste akordio batzuk
Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzko Legeak (apirilaren 23ko 4/1986 Legea) xedetzat du Euskal Autonomia Erkidegoko estatistikak bere helburu eta eskumenetarako arautzea, lurralde historikoetako eta autonomia-erkidegoaren lurralde-eremuko beste erakunde publiko batzuetako estatistikak arautzea, eta estatistika-jarduera horren antolaketa ere arautzea. Euskal Estatistika Planak osatzen du lege hori, Euskal Autonomia Erkidegoko jarduera estatistikoa antolatzeko tresna baita, eta bertan jasotzen dira indarrean dagoen aldian egin beharreko estatistikak eta mota horretako beste jarduerak. Euskal Estatistika Plana Lege bidez onartu behar da. Gaur egun indarrean dagoen plana azaroaren 9ko 10/2023 LEGEAren bidez 2023-2026 aldirako onetsitakoa da.
4/1986 Legea, apirilaren 23koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzkoa
Euskal Estatistika Plana, azaroaren 9ko 10/2023 LEGEAren bidez onetsia
BIa 2019ko azaroaren 27ko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2019/2152 (EB) Erregelamenduaren, Europako enpresa-estatistikei buruzkoaren, mende dago. Erregelamendu horrek, besteak beste, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 1608/2003/EE Erabakia indargabetzen du, zientzia eta teknologiaren arloko Batasuneko estatistikak sortu eta garatzeari buruzkoa.
2019/2152 Erregelamendua (EB), Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena, 2019ko azaroaren 27koa
6.2. Datu-trukea
Eustaten eta Euskal AEko gainerako estatistika-zerbitzuen (Eusko Jaurlaritzako sailak eta erakunde instituzionalak) arteko datu-trukeak, bai eta erakunde horien eta Estatuaren artekoak ere, Eustatek garatutako jardueren ondorioz, Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzko Legean (apirilaren 23ko 4/1986 Legean) arautzen dira. 4/1986 Legeak xedatzen du, halaber, Euskal AEren eta estatuaren arteko lankidetza-hitzarmenak egitea, Euskal AEren eta estatuaren helburuetarako balio duten estatistikez elkarrekin baliatzeko.
4/1986 Legea, apirilaren 23koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzkoa
Ez da aurreikusten eragiketa hori erakunderen batekiko lankidetza-hitzarmen bidez egitea.
7. Konfidentzialtasuna
7.1. Konfidentzialtasun-politika
Eustatek beharrezko neurriak hartzen ditu gizabanakoak edo erakundeak zuzenean edo zeharka identifikatzea eragozteko, apirilaren 23ko 4/1986 Euskadiko Autonomia-Elkartearen Estatistikari buruzko LEGEAren aplikazio zorrotzari esker, estatistika-sekretua eta Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa betez. Informazioa biltzen duten langile guztiak eta Eustaten barruan beste edozein funtzio betetzen duten langileek isilpekotasun-klausula sinatu behar dute (apirilaren 23ko 4/1986 LEGEAren 15. artikulua). Isilpekotasun-klausula hori Eustatek zuzenean kontratatutako langileek eta datuak biltzeko azpikontratatutako langileek onartu behar dute.
Eragiketak galdetegi bat duenean, bildutako informazioa apirilaren 23ko 4/1986 LEGEAk araututako sekretu estatistikoak babesten duela adierazten da.
4/1986 Legea, apirilaren 23koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzkoa
7.2. Isilpeko datuen tratamendua
Estatistika-prozesuan datuak babesteko eta isilpekotasuna gordetzeko araudia eta jarraibideak, batez ere, datu babestuak dauzkaten fitxategiak eskuratzeko, tratatzeko eta biltzeko ezarritako segurtasun-protokoloetan oinarrituko dira, datu pertsonalak nahiz datu estatistikoak izan. Araudi hori Eustaten Segurtasun Agirian zehatz ageri da.
Emaitzen tauletan, ez dira maiztasun txikiko aldagai sentikorrak argitaratzen, ez eta, zenbait estatistika-unitateren ekarpen nagusiek zeharkako identifikazioa ahalbidetzen duten gelaxkak ere. Mikrodatuen fitxategiak zabaltzen direnean, fitxategi horiek ez dute inola ere erregistro-identifikatzaile zuzenik edo datu pertsonalik jasoko, eta aldagaiak zeharka identifikatzea eragozteko irizpideak aplikatuko dira.
Isilpekotasunaren tratamendua Eustat-en estatistika-eragiketetan.
Inkesta sekretu estatistikoari lotua dago. Babes horrek emandako erantzunen tratamendu erabat anonimo eta agregatua bermatzen die inkestatuei, erantzunok ezingo izango baitira inoiz izenarekin batera erabili, ezta estatistika-eragiketaren beraren beste helburu batzuetarako ere.
8. Hedapen-politika
8.1. Hedapen-egutegia
Egutegiaren aurrerapena urte bakoitzeko azken hiruhilekoan argitaratzen da, eta koiunturari buruzko estatistikak argitaratzeko data zehatzak eta egiturazko estatistikak argitaratzeko hilabetea erakusten ditu; ondoren, hilabete bakoitzeko azken egunetan (t) hilabeterako programatutako egiturazko estatistikak argitaratzeko egun zehatza iragartzen da (t+1).
8.2. Hedapen-egutegirako sarbidea
8.3. Erabiltzailearentzako sarbidea
Europako estatistiken praktika onen kodeari jarraituz, erabiltzaile guztiek denbora berean dute sarbidea estatistika-informaziora eta edozein kanpo-erabiltzaileri emandako aurretiazko sarbide pribilegiatu oro mugatua, kontrolatua eta jakinarazia izan behar da.
Hori horrela, Eustatek egindako prentsa-oharrak Eustaten webgunean daude eskuragarri, zabaltzeko ezarritako egunean, eta Euskal AEko komunikabide guztietara bidaltzen dira aldi berean.
Halaber, hedapen ofiziala baino ordu batzuk lehenago, Eustaten zenbait prentsa-ohar Eusko Jaurlaritzako sailen batera igor daitezke, enbargo pean; baldin eta sail horiek, hedatzear dagoen eragiketarekin duten loturagatik, denbora eduki nahi badute arduradunek komunikabideen galderei erantzuteko prestatu ahal izateko.
9. Hedapenaren maiztasuna
9.1. Hedapenaren maiztasuna
Emaitzak urtean behin ezagutarazten dira.
10. Irisgarritasuna eta argitasuna
10.1. Komunikatuak
Eustatek estatistika-eragiketen emaitza nagusiak zabaltzen dituzten prentsa-oharrak egiten ditu. Prentsa-oharrak Eustaten webgunean daude, estatistika-eragiketa bakoitzari dagokion menuan. Eustatek Newsletterrak izeneko prentsa-zerbitzua ere eskaintzen du; posta elektronikoz zabaltzen diren albiste-buletinak dira, eta Euskal Autonomia Erkidegoko zenbait arlo eta sektoreren gaineko estatistika-informazio garrantzitsuena biltzea dute helburu.
10.2. Argitalpenak
Eustaten webgunean honako argitalpen hauek daude eskuragarri:
- Datuak: Azken prentsa-oharrak, txostenak eta dokumentuak, grafikoak eta bistaratzeak jasotzen dituzte, baita honako taula estatistiko hauek ere:
- Establezimenduak, guztira:
Euskal AEko establezimenduetako berrikuntza, jarduera-adarraren (A38) eta enplegu-geruzaren arabera.
Berrikuntza-jardueretako gastua Euskal AEko establezimenduetan, lurralde historikoaren, jarduera-adarraren (A38) eta enplegu-geruzaren arabera, jarduera motaka.
Produktu-berrikuntzen inpaktu ekonomikoa Euskal AEko establezimenduen negozio-zifraren gainean, lurralde historikoaren, jarduera-adarraren (A38) eta enplegu-geruzen arabera.
- 10 enplegatu eta gehiagoko establezimenduak:
Euskal AEko establezimenduetako berrikuntza, lurralde historikoaren eta jarduera-adarraren (A38) arabera, jarduera motaka.
Berrikuntza-jardueretako gastua Euskal AEko establezimenduetan, lurralde historikoaren eta jarduera-adarraren (A38) arabera, jarduera motaka.
Produktu-berrikuntzen inpaktu ekonomikoa Euskal AEko establezimenduen negozio-zifraren gainean, lurralde historikoaren eta jarduera-adarraren (A38) arabera, jarduera motaka.
- Establezimenduak, guztira, eta 10 enplegatuko eta gehiagoko establezimenduak:
Berrikuntza-jardueretako finantzaketa publikoa Euskal AEko establezimenduetan, lurralde historikoka eta enplegu-geruzaka, finantzaketaren jatorriaren arabera.
Berrikuntza-jardueretako gastua Euskal AEko establezimenduetan, lurralde historikoaren eta enplegu-geruzaren arabera, jarduera motaka (BPGd-ren %a).
Euskal AEko establezimenduetan jarduera berritzaileak egitea zailtzen duten faktoreak, jarduera-adarraren eta enplegu-geruzaren arabera.
Berrikuntzaren eta barne I+Gren intentsitatea Euskal AEko establezimenduetan, lurralde historikoaren eta enplegu-geruzaren arabera.
- Eskualdeak:
Berrikuntzarako jardueren gastua eta aldakuntza-koefizienteak Euskal AEko 10 langileko eta gehiagoko establezimenduetan, lurralde historikoaren, hiriburuen eta eskualdeen arabera.
Euskal AEn berrikuntza egiten duten 10 langileko edo gehiagoko establezimenduen ehunekoa eta aldakuntza-koefizienteak, lurralde historikoaren, hiriburuen eta eskualdeen arabera.
Berrikuntzarako jardueren gastua eta aldakuntza-koefizienteak Euskal AEko 10 langileko eta gehiagoko establezimenduetan, lurralde historikoaren eta 36 eremu geografikoren arabera.
- Laginketa-erroreak dituzten taulak
- Metadatuak:
- Metodologia eta kalitatea: Honako agiri hauek ditu:
Metodologia-fitxa
Kalitate-fitxa
Laginketa Erroreen Kalkuluari buruzko txostenak
- Definizioak
- Kodeak eta nomenklaturak
- Galdetegiak
Berrikuntzaren inkesta
10.3. On-line datu-baseak
Datu Bankua | Eguneratua | |
---|
Berrikuntza |
Berrikuntza EAEko establezimenduetan, lurraldearen eta enplegu-geruzaren arabera (2). 2018 - 2023 | 2024/12/20 |  |
Euskal AEko establezimenduak jarduera adarraren (A38,JESN-09) eta langile kopuruaren motaren arabera (2). 2018 - 2023 | 2024/12/20 |  |
Euskal AEko establezimenduak langile kopuruaren arabera (6) . 2018 - 2023 | 2024/12/20 |  |
Berrikuntzako gastua |
Berritzeko jardueretan egindako gastua lurralde, langile kopuru (2) eta gastu motaren arabera. 2018 - 2023 | 2024/12/20 |  |
Jarduera berritzaileetako gastua jarduera adar (A38,JESN-09), langile kopuru (2) eta gastu motaren arabera . 2018 - 2023 | 2024/12/20 |  |
Jarduera berritzaileetako gastua langile kopuruaren (6) eta gastu motaren arabera. 2018 - 2023 | 2024/12/20 |  |
BPGaren gaineko ehunekoan egindako gastua lurralde, langile kopuru (2) eta gastu motaren arabera. 2018 - 2023 | 2024/12/20 |  |
Finantzaketa eta eragozpenak |
Euskal AEko establezimendu berritzaileetako jarduera berritzaileetarako finantzaketa publikoa, lurraldearen eta enplegu-geruzaren arabera (2). 2018 - 2023 | 2024/12/20 |  |
Euskal AEko establezimenduetan jarduera berritzaileak egitea zailtzen duten faktoreak, enplegu-geruzaren (2) eta jarduera-adarraren arabera (A38,JESN-09). 2018 - 2023 | 2024/12/20 |  |
Berrikuntza inkesta 2017 arte |
Berrikuntza-mota |
Establezimenduak lurraldearen, langile kopuruaren (2) eta berrikuntza motaren arabera. 2003 - 2017 | 2020/12/30 |  |
Establezimenduak jarduera adarraren (A38,JESN-09), langile kopuruaren (2) eta berrikuntza motaren arabera. 2009 - 2017 | 2020/12/30 |  |
Establezimenduak langile kopuruaren (6) eta berrikuntza motaren arabera. 2003 - 2017 | 2020/12/30 |  |
Establezimenduak jarduera adarraren (A31,JESN-93), langile kopuruaren (2) eta berrikuntza motaren arabera (BTI 2008 arte). 2003 - 2008 | 2020/12/30 |  |
Berrikuntzako gastua |
Berritzeko jardueretan egindako gastua lurralde, langile kopuru (2) eta gastu motaren arabera. 2003 - 2017 | 2020/12/30 |  |
Berritzeko jardueretako gastua jarduera adar (A38,JESN-09), langile kopuru (2) eta gastu motaren arabera. 2009 - 2017 | 2020/12/30 |  |
Berritzeko jardueretan egindako gastua langile kopuruaren (6) eta gastu motaren arabera. 2003 - 2017 | 2020/12/30 |  |
BPGaren gaineko ehunekoan egindako gastua lurralde, langile kopuru (2) eta gastu motaren arabera. 2003 - 2017 | 2020/12/30 |  |
Berritzeko jardueretako gastua jarduera adar (A31,JESN-93), langile kopuru (2) eta gastu motaren arabera (BTI 2008 arte). 2003 - 2008 | 2020/12/30 |  |
Eragin ekonomikoa |
Prodberrikuntzek negozio kopuruan duten eragin ekonomikoa, lurralde, langile kopurua (2), establezimendu eta produktu motaren arabera. 2003 - 2009 | 2020/12/30 |  |
Produktuberrikuntzek negozio kopuruan duten eragin ekonomikoa jarduera adar (A38,JESN-09), langile kopuru (2), establezimendu eta produktu motaren arabera. 2009 - 2009 | 2020/12/30 |  |
Produktuberrikuntzek neg kopuruan duten eragin ekon, langile kop eta establ eta prod mota arabera. 2003 - 2009 | 2020/12/30 |  |
Produktuberrikuntzek negozio kopuruan duten eragin ekonomikoa jarduera adar (A31,JESN-93), langile kopuru (2), establezimendu eta produktu motaren arabera (BTI 2008 arte). 2003 - 2008 | 2020/12/30 |  |
Finantzaketa eta eragozpenak |
Establezimendu teknologi berriztapena eta publiko finantzaketarekin, lurralde, langile kopuruaren (2) eta finantzaketa-iturriaren arabera. 2003 - 2017 | 2020/12/30 |  |
Establezimenduak berrikuntzari traba egiten dioten faktoreak, lang kop (2) eta jarduera adar (A3,JESN-09) arabera. 2009 - 2017 | 2020/12/30 |  |
Establezimenduak berrikuntzari traba egiten dioten faktoreak, lang kop (2) eta jarduera adar (A3,JESN-93) arabera (BTI 2008 arte). 2003 - 2008 | 2020/12/30 |  |
10.4. Mikrodatuetarako sarbidea
10.5. Beste batzuk
Eustatek aukera ematen die herritarrei, enpresei, administrazio publikoei, eragile ekonomiko eta sozialei, unibertsitateei eta abarri neurrira egindako informazio-ustiapen espezifikoak eskatzeko, beren jarduera propioa egiteko edo beste arrazoi batzuengatik estatistika-informazio xeheagoaren premia dutelako.
Halaber, BIak zenbait newsletterretan informazioa ematen du. Newsletterrak prentsa-zerbitzu bat dira, interes orokorreko estatistika-informazioa laburbilduta eskaintzen duena.
Informazio Zerbitzuak
Newsletterrak
10.6. Metodologiari buruzko dokumentazioa
10.7. Kalitateari buruzko dokumentazioa
11. Kalitate-kudeaketa
11.1. Kalitate-bermea
EUROSTATek Europako Estatistiken Jardunbide Egokien Kodean proposatutako kalitate-adierazle estandarretan oinarritzen da Eustaten estatistiken kalitatea bermatzeko esparrua. Kode honek 16 printzipio ditu, hiru arlotan banatuta: Erakunde-ingurunea, prozesuak eta produktuak. Printzipio bakoitzak neurtzeko aukera ematen duten adierazle batzuk ditu lotuta.
Testuinguru horretan, Eustatek bere adierazleak egiten ditu estatistika-eragiketa bakoitzaren kalitatea ebaluatzeko, eta EUROSTATen zenbait tresna baliatzen ditu kalitatea neurtzeko. Tresna horien artean DESAP (Development of a Self Assessment Programme) galdetegia (11.2 atala aztertu) eta erabiltzailearen gogobetetze-inkesta daude (12.2 atala aztertu).
Europako estatistiketako jardunbide egokien kodea
11.2. Kalitate-ebaluazioa
Eustatek ebaluazio-protokolo bat du finkatuta, eta DESAP (Development of a Self Assessment Programme) galdetegia erabiltzen da bertan. Tresna horri esker, eragiketa estatistiko bakoitza azter dezakete egileek edo eragiketa horretan parte hartzen duen taldeak, hurrengo eragiketetan ezar daitezkeen hobekuntzak hautemateko. Ebaluazioa urtero egiten da, betiere eragiketak maiztasun hori edo txikiagoa badu; eragiketa egiteko maiztasuna urtebete baino gehiago bada, amaitzen denean egiten da ebaluazioa.
EUROSTATek proposatutako kalitate-irizpide estandarrak aplikatzen ditu Eustatek. Eustatek egindako adierazleak gehitzen zaizkie faktore horiei, eta EUROSTATen adierazleekin batera, estatistika-eragiketaren fase guztietan kalitate-xedeak lortzeko gida gisa balio dute horiek.
BIan EUROSTATek proposatutako kalitate-faktore hauek jasotzen dira: egokitasuna, irisgarritasuna eta argitasuna, zehaztasuna eta fidagarritasuna, koherentzia eta konparagarritasuna.
12. Egokitasuna
12.1. Erabiltzailearen beharrak
BIaren erakunde erabiltzaile eta interesdun nagusiak honako hauek dira:
- Eusko Jaurlaritza eta bere sailak
- Foru-aldundiak eta Euskal AEko toki-administrazioak
- Euskal Herriko Unibertsitatea
- Ikerketa eta garapeneko zentroak
- Lehiakortasunaren Euskal Institutua
- Merkataritza- eta nabigazio-ganberak
- Enpresarien eta langileen sindikatuak
- Enpresa-elkarteak
- Industriaren Sustapenerako eta Birmoldaketarako Sozietatea
- Ikertzaileak
2023 urtean, Inpaktuen indizea, prentsan eta hedabide digitaletan izandako albiste-kopurua islatzen duena, 1 -koa izan da. Web bisiten aurkibidea, eragiketa bakoitzeko web bisita kopurua adierazten duena, 3 izan da. Biak 1-5 erreferentzia-balioaren gainean, non 1 minimoa den eta 5 maximoa.
Kalitate-fitxa
12.2. Erabiltzailearen asetasuna
Erabiltzailearen gogobetetze-maila neurtzeko inkesta bat dago; bi urtean behin egiten da, eta erabiltzaileen ikuspuntuak eta iritziak jasotzen ditu. Inkestak gogobetetzea neurtzen du eragiketa talde bakoitzeko erabiltzailearen asebetetze-maila adierazten duen indize baten bidez (1etik 5erako eskalan neurtuta). Erabiltzaileak emandako garrantzia ere balioesten du eragiketa-taldeka (1etik 5erako eskalan neurtuta).
2023 urtean, gogobetetze-indizea 4 izan da, eta emandako garrantzi-maila 4,21. Biak 1-5 erreferentzia-balioaren gainean, non 1 minimoa den eta 5 maximoa.
Kalitate-fitxa
12.3. Zehaztasuna
BIak, beste estatistika-institutu batzuek ez bezala, informazioa establezimenduen mailan jasotzen du (enpresaren mailan jaso ordez). Hala ere, Estatu mailan eta nazioartean konpara daitekeen informazio-multzo bat eskaintzen du, erabilitako metodologia nazioarteko erakunde desberdinek arrunki onartzen dutena baita.
Bestalde, ezagutarazi den informazio-egiturak estatistika-jarduketaren urteko programetan aurreikusitako kontzeptu-, lurralde- eta denbora-banakapeneko mailak betetzen ditu. Ildo horretan, BIaren taulen emaitzen lurralde-banakapeneko maila handiena eskualdea da.
13. Akurazitatea eta fidagarritasuna
13.1. Akurazitate globala
Inkestaren zehaztasun-helburu gisa ezartzen da estaldura-tasa handia lortzea. Erantzun-gabetasunaren tasa minimoa izatea ere bilatzen da.
13.2. Laginketa-hutsegiteak
2023 aldian aztertutako aldagai nagusirako (k) aldakuntza-koefizienteak hauek dira:
Aldakuntza-koefizientea - EAEn 10 langile edo gehiago dituzten establezimenduen ehunekoa berrikuntza eta babes publikoarekin: % 3,7
Aldakuntza-koefizientea - EAEn 10 langile edo gehiago dituzten establezimenduen ehunekoa berrikuntza motaren arabera: % 3,4
Aldakuntza-koefizientea - EAEn 10 langile edo gehiago dituzten establezimenduen ehunekoa berrikuntza zailtzen duten faktorengatik: % 1,7
Aldakuntza-koefizientea - EAEn berrikuntzan gastua: % 10,7
Kalitate-fitxa
13.3. Laginketarekin zerikusi ez duten hutsegiteak
Hauek dira estatistika-eragiketaren laginketatik kanpoko errore nagusiak 2023 aldian:
Erantzunen tasa (Urtekoa): % 83,21
Gehiagoko estalduraren tasa: % 0,03
Kalitate-fitxa
14. Aukera eta puntualtasuna
14.1. Aukera
2023 urtean, erreferentziako aldiaren amaieraren eta emaitzen argitalpen-dataren artean igarotako denbora neurtzen duen desfasearen balio erreala 12 hilabete -n kokatu da.
Kalitate-fitxa
14.2. Puntualtasuna
Inkestaren emaitzak Eustaten argitalpenen egutegiaren arabera argitaratzen dira. 2023 urtean egutegia betetzearen adierazlea % 100 izan da.
Kalitate-fitxa
15. Koherentzia eta konparagarritasuna
15.1. Konparagarritasun geografikoa
BIak nazioartean onartutako metodologia erabiltzen du lortutako emaitzak beste iturri batzuek ematen dituztenekin konparatzeko, hala nola EUROSTAT, Estatistika Institutu Nazionala eta abar.
2023 urtean % 83,30 izan da erreferentziako erakunde edo organismo bakoitzarekin aldera daitezkeen metadatako alderdien ehunekoa neurtzen duen konparagarritasun-tasa.
Kalitate-fitxa
15.2. Denborazko konparagarritasuna
2019. urteko BIaren inkestatik aurrera, 2018ko Osloko Eskuliburu berria erabili da. Hori dela eta, 2017ko BIra arte lortutako datuak eta ondoren lortutakoak ez dira konparagarriak.
Konparagarriak diren aldien adierazlea, eragiketaren datuen serieko zenbat alditan agertzen diren jauzirik gabe neurtzen duena, 2023 urtean 5 urte urtekoa izan da.
Kalitate-fitxa
15.3. Sektoreen gurutzatzea - koherentzia
Emaitzen ustiapenari esker, 2018ko Osloko Eskuliburuak ezarritako definizioak eta kontzeptuak betetzen dituzten beste estatistika ofizial batzuekin konpara daiteke.
15.4. Barne-koherentzia
BIaren datu guztiak elkarren artean erabat koherenteak dira, 2018ko Osloko Eskuliburuak ezartzen duen metodologia komuna erabiltzen baitute.
16. Kostuak eta karga
16.1. Kostuak eta karga
Eragiketa horren guztizko aurrekontua, 2024ko urteko estatistika-programaren arabera, 336600 €-koa da.
17. Datuen berrikustea
17.1. Datuen berrikustea - Politika
Akatsak gertatzen direnean eta akatsok hedatu ondoren detektatzen direnean, zuzendu egiten dira datuak. Kasu bakoitzari dagozkion produktu estatistikoak (prentsa-oharrak, taula estatistikoak, datu-bankua, etab.) berriz argitaratzen dira. Prentsa-oharrei dagokienez, lauki bat gehitzen da, oharra berrikusi dela jakinarazteko eta errorea zergatik gertatu den azaltzeko.
17.2. Datuen berrikustea - Praktika
Argitaratutako datuak behin betikoak dira eta ez dira berrikusi behar.
18. Tratamendu estatistikoa
18.1 Jatorrizko datuak
Datuak galdetegi espezifiko baten bidez lortzen dira.
BIaren lagina establezimenduen panel bat da. Hori eguneratu egiten da aldiro, inkestatze-gorabeherak eta populazio-esparruaren aldaketak barne hartzeko, hasierako diseinua aldatzen baitute.
Laginaren diseinua geruzatan zatitzen da, lurraldearen, enplegu-geruzaren (<10, 10-49, 50-249 eta >=250) eta jarduera sektorearen arabera (JESNko 65 talde 2 digiturekin). 250eko eta gehiagoko enplegu-geruza, eta I+G jarduera (JESN-72), erroldakoak dira. Lurralde bakoitzean dagoen tarteko enplegu-geruza bien banaketa geruzen tamainaren erroarekiko proportzionala da. Enplegu-geruza txikiak aurretiaz ezarritako tamaina du. Jarduera sektorearen araberako banaketa ere sektorearen tamainaren erroarekiko proportzionala da, 72. jarduera sektorea izan ezik (I+G) hau erroldakoa delako (enplegu-geruza txikia izan ezik). 5 establezimendu baino gutxiagoko proportziozko tamaina duten geruzak ere zehatz-mehatz jasotzen dira.
Ikertutako unitate kopurua 4.000 establezimendu da, gutxi gorabehera.
18.2. Datuen bilketa-maiztasuna
Urtekoa
18.3. Datu-bilketa
Lagineko establezimenduei abisatzeko, aurkezpen-gutun bat erabiltzen da, inkesta Internet bidez egin ahal izateko gakoak jasotzen dituena. Eskatzen duten establezimenduei bakarrik bidaliko zaie galdetegia paperean.
Bilketa Internet bidez egingo da batez ere, Eustatek horretarako prestatutako aplikazioan. Postaz, telefonoz edo elkarrizketa pertsonalez ere onartzen da. Establezimenduari buruzko informazioren bat dagokion enpresari eskatu behar bazaio eta informazio hori Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo badago, informazioa telefono, fax, e-mail, Internet edo beste komunikazio-iturri batzuen bidez bilduko da.
18.4. Datuen baliozkotzea
Galdetegiko apartatuen arteko koherentziari berari loturiko baliozkotzeak egiten dira, baita grafo-erroreenak (zeharkako kontrolak) ere, eta urte arteko konparazioak (luzetarako kontrolak). Halaber, kasu jakin batzuetan, beste informazio-iturri batzuk erabiltzen dira datuak zuzenak direla berresteko.
18.5. Datuen bilketa
Egozpen-prozedura bat gauzatzen da, honako kasu hauek eragindako urritasunak zuzentzeko:
- Aldagai jakin batzuetan erantzunik ez egotea, datua ez delako ezagutzen, datua lortzea zaila delako eta abar.
- Enpresa bereko zenbait establezimenduri dagokion informazioa galdetegi bakarrean
- Geruza hutsak, informaziorik jaso gabe
Datuak egozteko fasearen ondoren, emaitzak ustiatzeko beharrezkoak diren jasokariak lortzen dira. Establezimendu bakoitzari pisu bat ematen zaio; horrela, behin bilketa haztatutakoan, lortutako datuek populazio osoa ordezkatzen dute.
Azkenik, ustiapenak egiten dira, Eustaten webgunean argitaratutako estatistika-taulak eta datu-bankuaren taulak sortzeko, eta neurrira egindako informazio-eskaerak egiteko.
18.6. Doikuntza
Argitaratutako serieetan ez da urtaro-doikuntzarik egiten.
19. Oharrak